PERIFERIA + MARTE LASARTE
Periferia taldea Euskal Herrian izango da laster eta Totem aretoan joko du urriaren 24ean. Emanaldian Marte Lasarte taldea izango dute agertokian lagun.
Marte Lasarte
Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.
DISKOGRAFIA
📀 Ez da besterik (2025)
Kokapena
TOTEM ARETOA
Pol. Ind. Landazábal Calle 1, 10, 31610 Atarrabia
https://www.salatotem.com/
TOTEM ARETOA(a)n kontzertu gehiago