Peiremans+

27
Abn
18:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Dabadaba aretoa
Sarrera: 30 euro

Peiremans+ taldea bueltan da. 2005 urtean sortu zen taldea jolas moduan, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Marino Goñi eta Haritz Beristain ‘Txiki’ musikariek bat egitean disko txiki bat kaleratzeko. Diskoak izandako arrakasta kontzertu bira ekarri zuen, eta ondoren taldea lozorroan sartu zen hamarkada batez.  2016 urtean, berriz berpiztu zen laukotea, eta bigarren diskoa kaleratu zuten beste bira txiki bat egitearekin batera. Orain, hamar urte pasa diren honetan,  zazpi kontzertu eskaintzera itzuliko da banda 2026 urteko abenduan. Momentuz, ez dute disko berririk iragarri.

Guztira zazpi izango dira taldeak eskainiko dituen emanaldiak. Lehena Abenduaren 4an  izango da Biarrizko Atabal aretoan, eta gerora Azpeitiako Sanagustinen ariko dira 11 gauean. 17an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko dute, eta Iruñeko Zentralen 23an.  Donostiako Dabadaba aretoan bi emanaldi eskainiko dituzte, 26an eta 27an hurrenz hurren, eta bira  Bilboko Kafe Antzokian itxiko dute 29 gauean.

Peiremans+
Kokapena
DABADABA
Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa
https://dabadabass.com/
DABADABA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak