Ostikoka + Skaregekasko + Kaparrak

04
Ira
22:00
ELORRIO (BIZKAIA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Irailarekin batera hemen dira Elorrixoko Ferixa Nausikuak, eta urtero bezala musika egitarau ederra prestatu dute gaztetxean zein Txosnagunean. Irailaren 4tik  12ra izango da zer entzun eta zer ikusi, eta Txosnagunean askotariko doinuak entzun ahalko dira.

Kaparrak

Aretxabaletan sorturiko musika egitasmoa da Kaparrak. Musikalki runba giroetan datoz, baino ez diote muzin egiten bestelako doinu dantzagarriei.  Youtube kanalean zintzilikaturiko lau kantu nahikoak izan dira arreta pizteko, eta uztaila eta abuztua kontzertuz bete dituzte ‘udaleku’ giroko emanaldi beroetan. Taldeak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien runba bertsioekin osatzen dute kantu zerrenda. Kuadrillako bederatzi lagunek osatzen dute banda, gitarra dute erdigunean, eta sei sokekin batera kaxa, baxua, turutak, marakak …

FERIXA NAUSIKUAK 2026 – ELORRIO – TXOSNAGUNEKO KONTZERTUAK

IRAILAK 4 OSTIRALA
22.00 Ostikoka + Skaregekasko + Kaparrak

IRAILAK 5 LARUNBATA
00:00 Delko + Dj Enchantix

IRAILAK 7 ASTELEHENA
21:30 Mugi Panderoa

IRAILAK 11 OSTIRALA
22:30 Los Zopilotes Txirriaos

IRAILAK 12 LARUNBATA
00:00 DJ Kariss + Dj Piripi + Sierritx

Kokapena
Elorrio - Txosnagunea
https://www.instagram.com/elorrixoko_txosnabatzordea/
Elorrio - Txosnagunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak