Olaoa inziarte
Maiatzaren 23an Olaia Inizarte Torrezabal antzokian ariko da zuzenean. Emanaldia 19.00etan hasiko da eta musikari nafarrak ‘Zerrautsa’ diskoa aurkeztuko du Sormene ekimenaren barnean.
Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta gerora Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritu izan da musikari gisara. Bere bakarkako bidea bi disko kaleratu ditu, eta debuteko ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoari ‘Zerrautsa’ diskoak eman dio segida 2025 honetan. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere musikan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Lehengo Lepotikan Burua’ [2022] 📀 ‘Zerrautsa’ [2025]
Plaza Lehendakari Agirre
Galdakao