Nokono

22
Aza
13:30
EIBAR (GIPUZKOA)
Guridi taberna
Doako emanaldia

Eibarko Guridi tabernak 18 urte beteko ditu, eta urteurren ekitaldien barruan, azaroak 22 igandean Nokono-ren kontzertua doan, eta etxeko bermuta gildarekin…13:30tan.

Nokono

Gitarra akustikoa eta ahotsa. Horiek dira Nokono musikariaren lanabes bakarrak. 2019 urtean ekin zion jendeaurrean jotzeari, eta bidean dagoeneko kontzertu dexente egina ditu taberna, gaztetxe, kale kantoi eta leku txikietan. Ohikoan soinu ekipo gabe jotzen du, modu desentxufatuan anpli txiki bat lagun. 2023an ‘Soroko lore eder lirainena’ diskoan batu ditu zituen lehen kantuak, eta 2024 plazaratu du bigarren lana den ‘Pozarren’. Zuzenean bi diskoetako kantuak jotzen ditu, zenbait bertsioekin batera.

DISKOGRAFIA
📀 Soroko lore eder lirainena (2023) 📀 Pozarren (2024)

Bilaketa metodo berriak