Nogen

31
Urr
21:00
AZPEITIA (GIPUZKOA)
San Agustin kulturgunea
Sarrera: 16 euro

Inoiz ez dugu jakin nora goazen, baina bai aukeratu dugu nola eta norekin. Pasa dira trenak, hartu ditugu batzuk eta beste batzuk ez, azken finean, edozein gazteren antzera, ahal bezala egin dugu aurrera. Azken diskoan etxe bat irudikatu dugu abestietan eta kontzertuetan, babesgune bat basoaren erdian. Eta orain, 10 urte betetzen ditugun honetan, aro honi amaiera eman beharrean aurkitzen gara. Kutxak bete eta etxea hustu. Hurrengo geltokiaren bila.

Nøgen

2016 urtean Donostialdean jaiotako folk pop musika taldea da Nøgen. Markel Idigorasek (ukelelea eta ahotsa), Ane Negueruelak (ahotsa) eta Alex Irazustak (gitarra) eratu zuten taldea eta 2016 irailean bertan eman zuten lehen kontzertua hirukote gisa. Gerora Jokin Gilisagastik (bateria) eta Olatz Cuevasek (baxua) osatu zuten taldea. 2018 eta 2022 urte bitartean Eider Saezek aritu zen abeslari bezala, eta 2022ko otsailetik aurrera Ane Negueruelak hartu du berriz ahotsaren ardura.

DISKOGRAFIA
📀‘Lys’ [2017] 📀 ‘Liv til døden’ [2018] 📀 ‘Under Alt’ [2020] 📀 ‘Glastonbury’ (SG-DG)

Bilaketa metodo berriak