Niña Dioz + Merina Gris + Barrrk + Dj Pibikens
Musika egitarau ederra prestatu dute Bermeoko jaietarako. Gauero izago da zer entzun eta zer ikusi Txosnagunean.
2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.
BERMEOKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK – TXOSNAGUNEA
IRAILAK 7 ASTELEHENA
22.00 ETS + MJ Maripili
IRAILAK 9 ASTEAZKENA
19.00 Xaukena Elektrotxaranga
22.00 Oxabi erromeria
IRAILAK 11 OSTIRALA
21.30 Niña Dioz
22.00 Merina Gris
00.00 Barrrk
… Dj Pibikens
IRAILAK 12 LARUNBATA
22.00 Akerbeltz erromeria
IRAILAK 13 IGANDEA
18.00 Jon Basaguren eta Libe Kortazar
IRAILAK 19 LARUNBATA
13.00 Berakatz (trikipoteoa)
22.00 Ziraun
00.00 Sustrai Berriak
… Dj Aska Ta Suna