NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO + EH, MERTXE + JOHN DEALER AND THE COCONUTS

03
Urr
20:00
OION (ARABA)
PLAZA NAGUSIA
Doako emanaldia

Udazkenari ongi etorria emateko rock jaialdi ezin hobea prestatu dute Oiongo plaza nagusian. Euskal herriko eskarmendu handiko 3 talde izango dira oholtza gainean arratsaldkeo 20.00etatik aurrera.

Eh, Mertxe!

Eh, Mertxe! taldea Logroño hirian finkatatutako talde bat da eta taldeko kideak Oion, Samaniego eta Baños de Ebro herrietatik datoz. Musikalki rock’n’rolla, blues rocka eta punk rocka lantzen dituzte eta bide horretan energia askoko kantuank sortu. Dr. Feelgood, Hellacopters, Turbonegro edota Señor No taldeak erreferentzi hartuta, nortasun handiko kantuak sortu dituzte, riff gitarra bero, base erritmiko indartsu eta ahots jostari eta zuzenarekin. 2014 urtean sortuak 3 disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘Lo Sabes Bien’ lana. Egun, Adrian (gitarra), Tali (baxua), Iosu (bateria) eta Ibai (gitarra eta ahotsa) dira Eh, Mertxe!.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.

Bilaketa metodo berriak