nhil
02
Urr
18:30
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Musika plaza
Doako emanaldia
Urriaren 2tik 4era Adarretatik musika jaialdia ospatuko da Zarautzen. Hiru egunetan zehar zuzeneko musika izango da nagusi, herriko hainbat lekuetan jarriko diren agertokietan. Honakoa bederatzigarren edizioa izango da, eta emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Nhil
Nhil Aretxabaletan sortu zen 2017. urtean. Laguntasuna oinarri duen talde hau, nahita baina aldiberean nahigabe hasi zen kantuak sortzen eta pop doinu bereziak bilatzen. 2020. urtean lehenengo EPa kaleratu ostean, lehen lan luzeak 2022 urtean ikusi zuen argia ‘Bizi Bagina Bezala’ izenpean. Egun, ‘Etxea’ diskoa kaleratu berri dute, CD eta binilo ederrean auto-ekoizpen bidez argitaratu den lana.
DISKOGRAFIA
📀 Aztarna [2020] 📀 Bizi Bagina Bezala [2022] 📀 Etxea [2025]
Kokapena
Musika Plaza - Zarautz
Musika Plaza - Zarautz(a)n kontzertu gehiago