Naxker
05
Eka
23:30
ANOETA (GIPUZKOA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Naxker taldeak udako birari hasiera emango dio Anoetan.
Naxker
Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izanda sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Matxenia II’ [2024] 📀 ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]
Kokapena
Anoetako plaza