Moonshine Wagon + Hofe

GAUR
03
Urr
22:30
AGURAIN (ARABA)
San Juan Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Kaotiko taldeak BERTAN BEHERA utzi du Agurainen eman beharreko bere emanaldia. Xabi bateria-jotzaileak besoa hautsi du eta ezin izango du jo. Kontzertua aurrera doa, eta Moonshine Wagon taldea ariko da zuzenean Hofe rekin batera.

Moonshine Wagon

Moonshine Wagon heavy-bluegrass talde gasteiztarra da. 2013ko udazkenean sortutako talde hau Europako areto eta jaialdi ugarietara iritsi da beti erabiltzen duten autokarabanan. Nahiz eta Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Lourido (gitarra eta ahotsa) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen duten taldea, posible da bikote edo laukote formatuan topatzea kontzertuetan. Taldeak lau disko kaleratu ditu musika bidean: ‘Folk you’ (2015), ‘Porca Miseria’ (2017), ‘Straight From The Mud’ (2019) eta 2022 honetan Baga Biga diskoetxearen babesean argia ikusi duen ‘Self-Destruction’.

Hofe

Igotz Mendez nafarra ezkutatzen da HOFE izenaren atzean. Atarrabian sortua musika zainetan eraman du gazte-gaztetatik eta elektronika giroetan murgildua da aspaldi. Musikalki rap eta trap giroetan kokatu izan da bere jarduna, baina bere eraginak askotarikoak dira. 2022 urtean kaleratu zuen ‘Amodioa’ (Oso Polita) diskoan argi ikusten dira bestelako eraginak, kantu guztein artean lotura bat dagoen arren. Lan honetan Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleekin egin du lan, eta zuzenekoetan ere horrela taularatzen da. Lana zazpi kantuz osatua dator, eta kantuetan hainbat lankidetza topa daitezke, besteen artean Mimroyy, Suneo edo Kiliki Frexko.

Bilaketa metodo berriak