Mikel Urdangarin

08
Urr
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Kooltur Ekintzak zikloaren barnean Mikel Urdangarin zuzenean ariko da Arrasateko gaztetxean. Urriaren 8an izango da, 22.00etatik aurrera. 30 urteko ibilbidea eta 20 disko bizkarrean dituela, gasteiztartutako musikari bizkaitarrak esentziara itzultzea erabaki du. Gitarra eta mikroaz soilik lagunduta, bakarrik, kantua biluzik, bere publikoaren aurrean sortu zuen gisa, plazaratuko du Arrasateko emanaldian.

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin, Zornotzan jaio baina Gasteizen bizi den euskal kantautore aski ezaguna da. Nahiz eta bertsolaritzan hasi, 25 urte daramatza musika egiten bakarka edo taldean, gitarra edo pianoa joz eta 18 diska argitaratu ditu ibilbide horretan; ‘Haitzetan’ (1997)etik – ‘Izurdeen lekua’ (2020)ra. Estilo intimista jorratzen duen musikaria da eta ezagunak dira Kirmen Uribe poetarekin edota Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Josu Zabalarekin musikariekin egin dituen elkarlanak.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.instagram.com/arrasatekogaztetxia/?hl=es
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak