Mihise

18
Ira
22:00
ANTZUOLA (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Doako emanaldia

Irailaren 18an Mihise taldea Antzuolako gaztetxean ariko da zuzenean gaueko 22.00etatik aurrera. Usurbilgo taldeak atseden baten aurretik joko duen azkenetakoa izango da honakoa.

Mihise

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatua. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020an kaleratu zuten hamar kantuz osatutako beren lehen diska, ‘Kronik@’ izenekoa.  2025 urtean, berriz, taldearen bigarren lana plazaratzen da ‘Ahaldatu’ izenpean. Bi diskoak Balio Dute kolektiboaren baitan argitaratu dira.

DISKOGRAFIA
📀 Kronik@ [2020] 📀 Ahaldatu [2025]

Kokapena
Antzuolako gaztetxea
https://www.instagram.com/antzuolako.gaztetxia/?hl=es
Bilaketa metodo berriak