Mexikortxo band + Xiberoots + Bide Bakarra + Disbauxa + Arti 2.0 + Txarraska Sound System

26
Ira
20:00
IZURA-AZME (NAFARROA-BEHEREA)
Latsaga Gaztelua
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 12 euro

Irailaren 26an Euskal preso politiko eta iheslarien aldeko egun/gaualdia burutuko da Latsaga gaztelu zaharraren barnean (XIII.mendekoa), Izura Azme herrian. ‘Harresiak zapartatu askatasuna lortu arte’ lelopean egun osoko egiatarau prestatu da non zuzeneko musikak garrantzi handia izango duen arrats gau partean. Ateratzen diren etekinak errepresaliatuen sostengurako bideratuko dira.

EGITARAUA
10:00 mintzaldia
13:00 bazkari alaitua
14:00 berso-pilota
20:00 goiti : kontzertuak
– MEXIKORTXO BAND (EHko mariatxi)
– XIBEROOTS (Xiberuko reggae)
– BIDE BAKARRA ( Lizarra, rap-metal)
– DISBAUXA (Gasteizeko hardcore)
– ARTI 2.0 (OztibarreGaraziko, barnekaldcor)
eta gaualdia segitzeko … TXARRASKA SOUND SYSTEM !!!

Harresiak zapartatu askatasuna lortu arte’

Xiberoots

Xiberoots Zuberoaren bihotzean, Maulen, taupada bakar batekin jaio zen: euskal tradizioaren eta reggaearen erritmo biziaren batasuna.  Soinu bidaia da Xiberoots. Bere doinuek Euskal Herriko taupada tradizionaletik edaten dute eta txalaparta eta trikitixa baxu funkyen, pultsu elektronikoen eta 70eko hamarkadako oihartzun progresiboen artean ageri dira. Soinu organikoa da, mestizaje naturala, non herentziak eta modernitateak groove beraren konpasean dantzatzen duten.

DISKOGRAFIA
📀 Maule muffin [2019] 📀 Honki jina [2021] 📀 Zer agitüko [2025]

Bilaketa metodo berriak