Marte Lasarte + Hofe + Lamia Mari + DJ Patata eta Dj Txoko
Musika egitarau ederra prestatu dute Gernikako jaietan. Txosnagunean gauero izango da zer entzun, doinu eskaintza zabalaz.
Igotz Mendez nafarra ezkutatzen da HOFE izenaren atzean. Atarrabian sortua musika zainetan eraman du gazte-gaztetatik eta elektronika giroetan murgildua da aspaldi. Musikalki rap eta trap giroetan kokatu izan da bere jarduna, baina bere eraginak askotarikoak dira. 2022 urtean kaleratu zuen ‘Amodioa’ (Oso Polita) diskoan argi ikusten dira bestelako eraginak, kantu guztein artean lotura bat dagoen arren. Lan honetan Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleekin egin du lan, eta zuzenekoetan ere horrela taularatzen da. Lana zazpi kantuz osatua dator, eta kantuetan hainbat lankidetza topa daitezke, besteen artean Mimroyy, Suneo edo Kiliki Frexko.
Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.
DISKOGRAFIA
📀 Ez da besterik (2025)
GERNIKEKO TXOSNAK – JAIAK – KONTZERTUAK
ABUZTUAK 14 OSTIRALA
22.45 Etorkizun Beltza + Oxabi + Dj Aska Ta Suna
ABUZTUAK 15 LARUNBATA
22.30 Marte Lasarte + Hofe + Lamia Mari + DJ Patata eta Dj Txoko
ABUZTUAK 16 IGANDEA
23.00 Ezpalak + Les Testarudes + 48280 + Dj Xaukena Xauk
ABUZTUAK 17 ASTELEHENA
21.30 Apokhalipsis + Naxker + Zirkinik Bez + DJ I Am Giz