Mark Duti + Braulio + DJ Siwanaba
Urriarekin batera martxan Elorrion AteneON musika zikloa. 30ean Mark Duti eta Braulio (aragzkian) ariko dira zuzenean DJ Siwanabak girotuko duen gaualdian.
Braulio taldea Ondarrutik dator eta musikalki rock giroak lantzen dituzte, bere espazio desberdinetan. Urteak atzera hainbat egitasmoetan murgilduak izan dira taldeko kideak, eta egun Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Gotzon Eizagirre (baxua eta koruak) eta Ruben Bernedo (bateria eta koruak) dira Braulio. Musika bidean hiru EP argitaratu dituzte.
DISKOGRAFIA
π Braulio [2020] π Lur azpira itzuli [2023] π Bidai on bat [2024]
Mark Duti musika-proiektu instrumental gisa sortu zen, Markel, Eneko eta Martinen kezkak inprobisazio bidez adierazi ahal izateko. Donostian sortua, taldeak estilo anitzak hartzen ditu rock progresiboa abestien ardatz nagusia izanik. 2024an bi EP eta LP bat autoproduzitzeko eta autoeditatzeko urratsa eman zuten: ‘Haitzuloa’ (EP1), ‘Sugea’ (EP2) eta izen bereko LP bat, bi EPen arteko lotura , 17 eta 20 minutuko bi abestitan.
Elizburu Kalea
Elorrio