Lukiek + Deus Ez

27
Mar
22:00
AZKOITIA (GIPUZKOA)
Matadeixe
Sarrera 8 euro

Lukiek eta Deus Ez (argazkian) taldeek kontzertua eskainiko dute Azkoitiko Matadexen. Kontzertua Korrikan egitarauan barnean kokatzen da.

DEUS EZ

Eric Deza abeslari eta gitarjole eibartarrak Eric Deza Group izenpean ‘First Step’ diska plazaratu ostean, 2016ko udaberrian Alex Etxeberria (baxua) eta Koldo Sagarzazu (bateria) kideekin batera abiarazi zuen taldea da Deus Ez. 90. Hamarkadako rock alternatiboa lantzen dute, ipar amerikar kutsuko soinu sendoak pasarte gitarrero eta melodikoekin uztartzen dituztelarik. Lehen disko homonimoa 2017ko irailean argitaratu zuen hirukoteak eta 2019an ‘Sherpak’ plazaratu. 2020an ‘Gose’ izeneko singela kaleratu dute formatu digitalean. Azkenik, 2025 urtean ‘Zain’ disko berriak ikusten du argia.

DISKOGRAFIA
📀 Deus Ez (2017) 📀 Sherpak (2019) 📀 Gose (2020) 📀 Zain (2025)

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,

DISKOGRAFIA
📀 #1 [2019] 📀 #2 [2021] 📀 #3 [2025]

Kokapena
Matadeixe
Matadeixe
Klara Donea Kalea, 40
20720 Azkoitia
https://mataderoekintzak.wordpress.com/
Bilaketa metodo berriak