Lukiek + Adur

17
Api
20:30
LAUDIO (ARABA)
Aiaraldeko Ekintzen faktoria
Sarrera: 12 euro - Bazkideek 9 euro

Apirilaren 17an Lukiek (argakzian) eta Adur zuzenean ariko dira Aiaraldeko Ekintzen faktorian, Laudion.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,

DISKOGRAFIA
📀 #1 [2019] 📀 #2 [2021] 📀 #3 [2025]

Adur

Naroa Esturo eta Xabier Aguado dira Adur. Bilbotik datorren musika proposamena da honakoa, musika koktelera sailkaezin eta erakargarria. Bikoaren esanetan soinu modernoa eta euskal folklorea uztartzen dituzte, horretarako, gitarrak, sinteak eta bestela soinu pregrabatuak erabiliaz, eta bide horretan Folk-Rave-punk bezala izendatzen dute euren proposamena. Bidean bi disko kaleratu dituzte.

DISKOGRAFIA
📀 Adur [2024] 📀 Nekea [2024]

Kokapena
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
Errotari kalea
Laudio,
https://www.faktoria.eus/events
Bilaketa metodo berriak