Losado + Lepora
Urriaren 24 gauean Losado eta Lepora (argazkian) zuzenean ariko dira Andoaingo gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da.
LOSADO
Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!, Libe, Lepora) gitarrista eta musikagilearen proiektua, abesti ilun eta gordinen edertasuna esploratzen duena. Zuzeneko taldekideak dira Aitor Acosta (Neubat, Libe, VicePresidentes), Dani Foronda (Ortophonk, Pasadena) eta Gontzal Bilbao (Ama Say, Zein?, Arima).
Txus (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon (Tutan Come On), Gorka (Kashbad, Trumbo) eta Txusta (Iont) dira Lepora. Gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen diskoa (“Lepora”, Bonberenea Ekintzak). 2022ko azaroan bigarrena grabatzera sartu ziren. Oraingoan ere grabazioa eta nahasketak Karlos Osinagak egin ditu: bateria eta baxua Berako Atala Estudioan grabatu dituzte, Iñigo Irazokiren laguntzarekin, eta gainerakoa Tolosako Bonberenea Estudioan. Masterizazioa Victor Garciak egin du, Ultramarinos Mastering-en. Diseinuaz Mikel Escalera (Giante) arduratu da. Disko berrian, 3 mailukada eta 3 labankada bildu dituzte, zakarragoak, zuzenagoak. 2023ko udaberrian ikusiko du argia, eta bere izenburua da “Zulotik”.
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain