Los Zopilotes Txirriaos

11
Ira
22:30
ELORRIO (BIZKAIA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Irailarekin batera hemen dira Elorrixoko Ferixa Nausikuak, eta urtero bezala musika egitarau ederra prestatu dute gaztetxean zein Txosnagunean. Irailaren 4tikĀ  12ra izango da zer entzun eta zer ikusi, eta Txosnagunean askotariko doinuak entzun ahalko dira.

Los Zopilotes Txirriaos

Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.

FERIXA NAUSIKUAK 2026 – ELORRIO – TXOSNAGUNEKO KONTZERTUAK

IRAILAK 4 OSTIRALA
22.00 Ostikoka + Skaregekasko + Kaparrak

IRAILAK 5 LARUNBATA
00:00 Delko + Dj Enchantix

IRAILAK 7 ASTELEHENA
21:30 Mugi Panderoa

IRAILAK 11 OSTIRALA
22:30 Los Zopilotes Txirriaos

IRAILAK 12 LARUNBATA
00:00 DJ Kariss + Dj Piripi + Sierritx

Kokapena
Elorrio - Txosnagunea
https://www.instagram.com/elorrixoko_txosnabatzordea/
Elorrio - Txosnagunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak