Lisabo + Inoren Ero Ni
Lisabö taldeak abian du ”Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte’ diskoren bira amaiera eta azken bi emanaldiak eskainiko dtuzte Euskal Herrian. Otsailaren 22an orioko gaztetxean ariko da banda zuzenean Inoren Ero Ni taldearekin batera, BideHuts gauan. Martxoaren 14 gauean izango da azken emanaldia, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta hemen ere Inoren Ero Ni taldea lagun.
Lisabö taldea bueltan da. Abenduaren lehen egunean ikusiko du argia taldearen estudioko disko berriak, eta lan berriarekin batera kontzertu bira abiatuko du bandak. “Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte” izenpean dator Lisabören seigarren emaitza, eta beste behin ere BideHuts zigiluaren babesean kaleratuko da lana binilo eta CD formatuan. 1998 urtean abiatu zuen Lisabö taldeak musika bidea, eta era berezian burutu dute ibilidea, diskoak, zuzenekoak eta lozorroak tartekatuz taldekide joan-etorri ugariekin. Musikalki post-hardcore eremuan kokatu da banda, baino etiketa motz geratzen da Lisabören eztanda sailkatzeko.
Inoreneroni taldea 2002.urtean sortzen da Andoainen, aurretik Bap!, Purr, Anari edota Negu Gorriak taldeetan ibilitako musikariekin. 2003an taldearen izen bera zuen lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudios-en Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta geroztik beste lau disko grabatu dituzte. Taldean musikari aldaketa ugari bizi izan dituzten arren, bizirik matentzen da taldearen filosofia. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Il cercatore di perle’ (Bidehuts, 2019) diskoa da, lau kantuz osaturiko binilo lana. Gaur egun Okene Abrego (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Mariano Hurtado (baxua) eta Guantxe (bateria) musikariek osatzen dute taldea.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Il cercatore di perle’ [2021] 📀 ‘IENNEI’ [2016] 📀 ‘Fregoli’ [2011] 📀 ‘Fosbury’ [2009] 📀 ‘Gronhölm’ [2007] 📀 ‘Inoren Ero Ni’ [2004]
SARRERAK
Sarrerak jada salgai daude 10 euroko prezioan hurrengo 4 herri eta toki hauetan:
Orio: Kolon Txiki taberna – Herriko plaza 3
Irun: Bloody Mary disko denda – Cipriano Larrañaga kalea 9
Donostia: Kiosko Imanol – Askatasunaren etorbidea 11
Oñati: Arrano Taberna – Kale Barria 13
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio