Leizeak + Lukiek+ Sinawana + …
Donibane Ziburuko gaztetxen urtemuga festaren barnean kontzertu itzelal egongo dira arrats gau partean.
Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,
DISKOGRAFIA
📀 #1 [2019] 📀 #2 [2021] 📀 #3 [2025]
Iratxe Remon (Bateria), Irati Goroskieta (Baxua eta zeharkako txirula), Ainhoa Galain (Gitarra), Siobhan Grady (Gitarra eta ahotsa) eta Irati Gutierrez (Ahotsa) musikariek osatzen dute Leizeak taldea. Iruñerritik datoz, eta abesti propioak eta bertsioak jotzen dituzte zuzeneko emanaldietan. Leizeak rock taldea bada ere, emanaldi akustikoak ere eskaintzen dituzte. Oraingoz ez dute diskorik kaleratu, baino sarean entzun daitezke taldearen hainbat kantu. Tartean, Maravillas gaztetxeari eskainitako kantua.
138 Hondartzetako Bidea
Donibane Lohizune,
Lapurdi