La Jodedera + La Txama
Urtero legez musika egitarau ederra prestatu dute Karmengo jaietarako, Donostian.
Kubako eta Euskal Herriko musikariek bat egiten dute La Jodedera taldean, non musikalki, Karibeko erritmo beroak diren nagusi, tartean, sona, salsa, kumbia, chachacha, edota merengea. Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa), Oscar La Habana (treseroa), Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) dira taldeko bizkar hezurra, baino batzuetan musikari gehiago batzen dira zuzenekoetara.
Helburu argi batekin sortu zuten La Jodedera: entzuleak dantzan jartzea. Horretarako, kantu propioak sortzeaz gain, Euskal Herriko zein Kubako abesti ezagunetara jotzen dute, betiere ukitu pertsonala emanez. Bidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, guztiak auto-ekoizpen bidez, eta ehundaka izan daitezke taldeak eskainitako emanaldiak kale kantoietan, txosnagunetan edo plaza zabalean.
La Txama izenaren atzean musikari ibiliak batzen dira. Urteak atzera Skakeitan bezalako taldeetan arituak, edo egun Chill Mafia bezalakoetan aritzen direnak bestek beste. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Peye Honey rap abeslaria, Afu tronboi jolea eta Tuli Bachatuli (Chill Mafia) dira La Txamako taldekidetako batzuk. Lagunarteko bilkura izateaz gain, parrandako gonbita argia da taldeak proposatzen duena. Izan ere taldearen abiapuntua korrituei lotuta dago, Mexikoko musika tradizionalari, eta istorioak kontatzea dute helburu hitz jostari eta azidoetan. Hiru kantu zintzilikatu ditu taldeak plataforma digitaletan, eta nahikoak izan dira jendearen arreta pizteko.
KARMENGO JAIAK 2026 – DONOSTIKO PORTUA – KONTZERTUAK
UZTAILAK 16 OSTEGUNA
20:30 La Jodedera + La Txama
UZTAILAK 17 OSTIRALA
22:30 Zeatikez + Bengo + Maruxak
UZTAILAK 18 LARUNBATA
22:30 The Lio + Iratzar erromeria
UZTAILAK 19 IGANDEA
22:00 Itzal erromeria