Kuma No Motor + Spiruline + Vibora
Hasi da denboraldi berria Iparragirre rock elkartean. Urriaren 30 gauean Kuma No Motor, Spiruline eta Vibora ariko dira zuzenean
KUMA NO MOTOR
Baionako hardcore-punk hirukotie da, 2011tik Euskal Herriko eszenan zaratie eitten dabilena. Hardcorea, crust-a eta d-beat-a uztartzen dabez. Zuzenekoatan energia, abiadura eta soinu bortitze dire nagusi.
SPIRULINE
Pariseko DIY riot-hardcore eszenatik dator. Punkaren jarrera eta hardcorearen intentsitatie uztartzen dabez, soinu zuzen, gordin eta oldarkorra sortuz. DIY filosofiari eta underground eszenari lotutako taldie da. Zuzenekoatan energia eta kaosa dire protagonistak, eta ez dabe tarte handirik izten arnasa hartzeko.
VIBORA
Gasteizko post-hardcore taldie da, 2018tik Euskal Herriko eszena astitzen. Soinu ilun eta emozionala lantzen dabe, hardcorearen, post-hardcorearen eta screamoaren arteko bidietan. 2026xen ‘Egin ez dugun guztia” argitaratu dabe, euren bigarren diskoa. Gasteizko eszenaren soinu bortitz eta sentikorra ekarriko dute Iparragirrera.