Kiki & the Red Kiketz + Fusible + Naxker + Tarzan Le Banane

06
Eka
18:00
AZKAIN (LAPURDI)
Xoko Ona
Doako emanaldia

Ekainaren 6ean zuzenekoak izango dira Azkain herriko Xoko Ona ostatuan. Emanaldiak 18:00etan hasiko dira eta Xoko Ona ostatuaren 10. urteurrenaren baitan kokatzen dira.

Ordutegiak

18:00 Kiki & the Red Kiketz
20:00 Fusible
22:00 Naxker
00:00 Tarzan Le Banane

Naxker

Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izanda  sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Matxenia II’ [2024] 📀  ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]

Kokapena
Xoko Ona ostatua
https://www.instagram.com/xokoona/
Bilaketa metodo berriak