Katu Bazka
Ekainaren 6 arratsean Katu Bazka taldea zuzenean ariko da Andoaingo Irunberri tabernan. Emanaldia 19.30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Ez dira Katu, eta ez dira Bazka. Katu Bazka dira. Baxenafarroako Izturitzen dute entsegu lokala eta biko eran taularatzen dira formatu berezian. Punka dute abiapuntu, eta horretarako gitarra, baxua eta erritmo kutxa erabiltzen dituzte, ahots oldarkorrekin batera. Orain artean ez dute diskorik kaleratu, baino taldearen grabaketa bat ikus eta entzun daiteke Antxeta irratiaren ‘Ez gaude Konforme’ saioaren barnean. Gaztetasuna, indarra eta punk zorrotza, aurpegian muturreko bat bezain zuzena. Laster ikusiko du taldearen lehen disko luzeak, eta bitartean Bandcamp gunean entzun daitezke aurrerapen kantuak.