KALEKO URDANGAK + UNIDAD ALAVESA + LAINO BELTZAK

17
Mai
19:30
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 15 euro

Kaleko Urdangak lehen aldiz izango dira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, “Haria eten ez dadin” lan berria aurkezten. Beraiekin izango dira Unidad Alavesa eta Laino Beltzak

Kaleko Urdangak

2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da,  Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak