Joseba B. Lenoir + Iban Martin & Maite Ruiz de Erentxun

21
Mai
20:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Zaldiko maldiko
Doako emanaldia

Aurrera doa HOTSegunak musika zikloa Zaldiko Maldikon. Maiatzaren 21 arratsean Joseba B. Lenoir izanen dugu, aspaldiko partez bakarkako zuzenekoan, eta Iban Martin, Maite Ruiz de Erentxun akordeoi jolearekin batera, “Zaurietan lore” azken diska aurkeztuko digu.

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Berako lagunekin osaturiko Sexty Sexers taldeko kide izan zen hainbat urtez. Geroztik, hainbat taldetan jotzeaz gain (Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond…) bakarka ari da, askotariko doinu instrumentalak zein rock kantuak sortzen. Saioa kantariaren Matrioska Heart diskoan ere parte hartu zuen, besteak beste. Joseba B Lenoir Gang ere osatu izan du, bere piezak talde formatuan aurkezteko.

Kokapena
Zaldiko Maldiko
https://twitter.com/zaldikomaldiko?lang=es
Bilaketa metodo berriak