Izaki Gardenak

27
Mar
20:00
LEGORRETA (GIPUZKOA)
Herri Antzokia
Sarrera: 10 euro

Martxoarren 27an Izaki Gardenak talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du Legorretako Herri Antzokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Izaki Gardenak

Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki.  Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izanpean, eta lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira egun Izaki Gardenak zuzenean

Kokapena
Legorretako Herri Antzokia
Legorretako Herri Antzokia
Korta Eta Zapas Enparantza Plaza
Legorreta
https://www.legorreta.eus/
Bilaketa metodo berriak