Idoia

GAUR
16
Urr
19:30
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gurea antzokia
SARRERAK AMAITU DIRA

Urriaren 16 eta 17an Idoia Asurmendi zuzenean ariko da Arrasateko Gurea antzokian. Bi egunetarako sarrerak amaitu dira dagoeneko.

IDOIA

Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.

Bilaketa metodo berriak