Ibil Bedi
Azaroaren 7an Ibil Bedi taldea zuzenean ariko da Irunberriko Zineman. Talde nafarraren ‘Badaezpada’ diskoa aurkeztuko da bertan, taldearen estudioko laugarren emaitza. Honakoa aurkezpen kontzertua izango da.
Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 argitaratu zen ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa. 2023ko maiatzean ikusiko zuen argia oraingoz taldearen estudioko azken emaitza den ‘Goldea’ lanak.
DISKOGRAFIA
📀 Ibil Bedi [2019] 📀 Beltxarga Beltza [2021] 📀 Goldea [2023]