HOFE + MARTE LASARTE + DJ RADIO PATIO
Irailaren 19an Hofe (argazkian), Marte Lasarte eta DJ RadioPatio zuzenean ariko dira Aulestiko plazan. Emanaldia 22.30etan hasiko da eta doakoa izango da.
Igotz Mendez nafarra ezkutatzen da HOFE izenaren atzean. Atarrabian sortua musika zainetan eraman du gazte-gaztetatik eta elektronika giroetan murgildua da aspaldi. Musikalki rap eta trap giroetan kokatu izan da bere jarduna, baina bere eraginak askotarikoak dira. 2022 urtean kaleratu zuen ‘Amodioa’ (Oso Polita) diskoan argi ikusten dira bestelako eraginak, kantu guztein artean lotura bat dagoen arren. Lan honetan Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleekin egin du lan, eta zuzenekoetan ere horrela taularatzen da. Lana zazpi kantuz osatua dator, eta kantuetan hainbat lankidetza topa daitezke, besteen artean Mimroyy, Suneo edo Kiliki Frexko.
Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.
DISKOGRAFIA
📀 Ez da besterik (2025)