HECETU WELO + NATURAL PROJECT
Azaroaren 29an gaueko 22etatik aurrera Hecetu Welo eta Natural Project taldeak Arrasateko gaztetxean izango dira. Hecetu Welo taldearentzat urrian atera zuten beraien lehen diskaren (Hecetu Welo) aurkezpen kontzertua izango da.
Natural Project taldeak 30 urte bete berri ditu musika errepidean eta disko berri batekin ospatuko ditu hiru hamarkadak ‘Olabista’ izena darama taldearen estudioko azkenak eta iluntasun dotore eta sentsibilitate sakoneko giroetan bilduriko 5 abesti aurkezten dizkiguna EP formatuko lanean. Taldeak joan etorri asko izan dituen arren, tinko eusten diote haserako musika filosofiari, aro bakoitzean nahi izan duten territorioetan sakonduz. Estanis Elorza (Baxua eta ahotsa), BeƱat Ruiz (gitarra), Juan Pablo Valdecantos (teklatuak) eta Aitor San Sebastian (bateria) dira egun Natural Project.
Hecetu Welo taldea 2022an sortu zen. Gaur egun Lezo, Beasain, Oviedo, Oiartzun eta Debako bost kidek osatzen dute. Egiten duten guztia rockaren barruan kokatu daiteke, baina batez ere Grunge Rock-a lantzen dute, nahiz eta beste estilo batzuetara ere hurbiltzen diren: Blues Rock-a, Stoner Rocka, eta baita kutsu progresiboa eta pixkat metaleroa ere izan dezakeen kanturen bat. 2025eko urrian beraien lehen lana kaleratu dute, taldearen izen bera daraman 12 abestiko diskoa.
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa