HARRIA + AMUSTEI
Apirilaren 18an Bergarako bi talde zuzenean ariko dira Antzuolako gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balioko ditu.
Musika ibilbide oparoa du Aitor Aldanondo musikariak. Brigada Criminal punk rock taldean ezagutu genuen gehienok, eta gerora What a Band, Bizardunak edo Fiachras taldeetan aritu izan da gitarra-jotzaile bezala. Harria egitasmoa du proposamen berriena, eta musikalki folk eta pop giroan dator taldea, kantu akustikoek zein melodikoek tarte duten bandan. Guille Sanz (bateria), Ekaitz Aranberri (gitarra eta ahotsa), Maitane Azkarate (ahotsa), Adolfo Alcocer (gitarra), Ander Elorza (baxua), Fredi Pelaez (teklatuak) eta Aitor Aldanondo (gitarra eta ahotsa) dira Harria egun.
DISKOGRAFIA
📀 Harria [2022] 📀 Hemen [2025]