Harat + Braulio

17
Aza
20:30
BILBO (BIZKAIA)
Deustuko gazte lokala
Sarrera 5 euro

Azaroaren 17an Harat eta Braulio taldeek kontzertua eskeiniko dute Dustuko gazte lokalean. Emanaldia 20.30etan hasiko da.

Harat

Harat taldeak 2021 urte inguruan eman zituen lehen pausoak Ibai Gogorzaren (Borrokan, JIEL, Miceโ€ฆ) ideia zirriborro batzuk kantu bilakatzean. Bidean disko bakarra kaleratu dute, 2022 urtean argitaratua eta taldearen izen bera eraman zuen binilo ederra. Intentsitate handiko musika da, post rock eta noise koordenatuetan mugitzen dena. Bakarka landutako abestiak izan arren, taula gainean lau kidek osatutako talde sendo bat ikusiko dugu, momentu lasai eta ez hain lasaiekin. Mattin Arbelaitz (Bateria) Joseba Baleztena (Gitarra), Ibai Gogorza (Gitarra eta ahots nagusia) eta Iรฑigo Telletxea (baxua) dira egun Harat.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ Harat [2022]

 

 

Braulio

Braulio taldea Ondarrutik dator eta musikalki rock giroak lantzen dituzte, bere espazio desberdinetan. Urteak atzera hainbat egitasmoetan murgilduak izan dira taldeko kideak, eta egun Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Gotzon Eizagirre (baxua eta koruak) eta Ruben Bernedo (bateria eta koruak) dira Braulio. Musika bidean hiru EP argitaratu dituzte.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ Braulio [2020] ๐Ÿ“€ Lur azpira itzuli [2023] ๐Ÿ“€ Bidai on bat [2024]

Kokapena
Deustuko Gazte Lokala
Deustuko Gazte Lokala
Luzarra Kalea,
Deustu
Bilbo
Bilaketa metodo berriak