Giante + Nogato + Superlore + Estoldetan
Azaroaren 21ean eta Errekaleor auzo askean, gaueko 9tatik aurrera Giante (argazkian), Nogato, Superlore eta Estoldetan musika taldeez gozatzeko aukera egongo da.
Gasteiztik dator Giante taldea, musikalki post hardcore erritmo bortitz eta oldarkorretan. Musika bidean hiru disko grabatu dituzte: Debuteko diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘This Is Fine’ izenpean, eta estudioko bigarrena ‘Hamaika’ izeneko lana izan zen, 2021 urtean argitaratua. Ondoren taldeak geldiune batean sartzen da, eta Asier Bermejo, (gitarra, ahotsa nagusia) geratzen da taldeko kide bakar bezala. Taldekideak berriak batu eta ‘Beste norbait izan’ diskoa grabatzen dute, 2026 urtean argitaratzen dena. Laukote egonkorra da orain Giante, eta Asierrekin bater, Ioritz Herreros (gitarra), Beñat Perez (baxua) eta Egoitz Olalde (bateria) musikariek osatzen dute egun banda.
DISKOGRAFIA
📀 This Is Fine [2018] 📀 Hamaika [2021] 📀 Beste norbait izan [2026]
SUPERLORE Buruntzaldeako (Gipuzkoa) musika taldea da, Meltdown eta Kyxo taldetako kide ohiek sortua. 2026 urtearen hasieran ‘Arrakastaren rave eternalean’ izenpean, 6 kantuz osatutako diska laburra kaleratzen dute, Gasteizko BlackCatStudios-etan nahasia eta masterizatua. Musikalki Post-Harcore, Pop Punk edo Emo Rock estiloak atzeman daitezke taldearen kantuetan; Basement, Title Fight edota Viva Belgrado bezalako taldeen influentzia nabariarekin.
DISKOGRAFIA
📀 Arrakastaren rave eternalean (2026)
Gasteiz