Gaizkiñe + Zaaf + Perlata
Arraio Irratiaren 20. urteurreneko kontzertuan, Andoaingo Gaizkiñe, Orioko Zaaf eta Arrasateko Perlata (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean maiatzaren 9 gauean.
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
90. hamarkadaren erdialdiean sortu zuen Gaizkiñe taldea Andoainen, eta kasette formatuko maketa bat (1998) eta disko bat (2004) kaleratu zituzten ia hamarkada bateko musika bidean. Gerora taldea itzaltzen joan zen eta apeneas eman dituzte zuzenekoak azken urteetan. Egun noizbehinka taularatzen dira, eta aukera ederra izan daiteke honakoa taldearen doinuez gozatzeko. Askorentzat oharkabean pasa baziren ere, beste askorentzat talde kuttun eta bakar horietako bat da.
Orio aldetik datorren musika proposamen berria da Zaaf. Taldean musikari arituak batu dira, eta bide horretan Imanol (Bateria), Mikel (Bajua), Iñaki (Gitarra), Alexander (Gitarra) eta Unai (Ahotsa) dira Zaaf taldeko kideak. Musika bidean disko bakarra kaleratu dute, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean Zestoako Gaztain estudioetan grabaturiko sei kantuz osaturiko lan txikia.
Zehar Kalea
Zarautz