Ezezez + Silitia
Azaroaren 28an kontzertu bereiz bat izango da zugarramurdiko Kabazuloan. 20.00 aurrera Ezezez (argazkian)eta Silitia taldeak ariko dira zuzenean. Gaua Siwanaba disko jartzaileak borobilduko du Akelarrenea etxean eskainiko duen saioarekin.
Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.
DISKOGRAFIA
📀 When I think something is funny I smile [2021] 📀 Katuzaldia [2023] 📀 Kabakriba [2025]
Ibai Silicato eta Xabier Barrutia musikariek sortu zuten Silita 2020 urte inguruan. Egitasmoaren lehen urteak biko formatuan eman zituzten, eta hor sortu zuten ‘Punky-funky-elektro-euskal-rock’ etiketa. Bidean kontzertu andana eskaini zituzten eta ordenagailu bat, beren ahotsak, eta baxu bat lagun agertokiak erre zituen bikoak. Egun, laukote bezala taularatzen da banda, eta batez ere taldearen azken diskoa den ‘Mirari Orok Tapatzen Zauria’ diskoan oinarritzen dute zuzeneko kantu zerrenda. Egun, ‘brioche pop’ etiketa erabiltzen dute euren musika definitzeko, tartean punk, funka eta post punka landuz kantu ero bezain beroetan.