ETS
Uztailaren 26 gauean ETS taldea zuzenean ariko da Arabako Biasteri herrian. Emanaldia 21.00etan hasiko da eta jaien barnean kokatzen da. Gau berean Mildeo eta Josetxu Piperrak taldeek joko dute ere, eta bi emanaldi hauek herriko plazan burutuko direla 00:00etatik aurrera, ETS taldearen kontzertua amaitzean.
En Tol Sarmiento (E.T.S.) Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Taldeko partaideak Iñigo Etxezarreta (Gitarra eta ahotsa), Ruben Campiun (Baxua), Floren Diaz (Bateria), Jabier Lucas (Tromboia) eta Ruben Terreros (Tronpeta) dira eta ska-rock musika jorratzen dute, punk-rock doinuak ere sartzen dituztelarik. 2019. urtean ‘Aukera Berriak’ izeneko beraien seigarren lana kaleratu zuten, eta oinarrietatik abiatuta estilo berriak probatzera ausartu zen taldea. 2022ko neguan ‘Guretzat’ diskoa argitaratzen dute Baga Biga diskoetxearen babesean, oraingoz taldearen estudioko azken emaitza.