Espinellis + Txakurdrilo

20
Aza
22:00
MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
Akerbeltz Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Azaroaren 20 gauean Espinellis eta Txakurdrillo zuzenean ariko dira MArkina Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean. Sarrerak atean jarriko dira salgai egunean bertan.

ESPINELLIS
Eszenario aurrekaldean M arta eta Herbass mikrofonoak hartuta, eta KimoSoundz dj katxarroekaz euren atzekaldean, hirukote honek osatzen dau Espinelis, Bermion sortutako mandanga jugoso bat. Musika elektronikoaren ganean batzutan, reggae-dancehall oinarrien ganean beste batzutan edo punk rock zaratatsuen ganean rapeatzen dabe. Kontuz! Inor ez da paretan geldirik euren kontzertuetan!

TXAKURDRILO
2023an sortzen da Txakurdrilo. Bi lagunek osatzen dute banda: Solomo Txakur eta Drrn. 2024an Gandul Skul batu zen proiektura zuzenekoetan platerrak astintzeko. Erritmo ezberdinak jorratzen dituzte euren kantuetan, euskara ardatz izanda. 2023an “Txakurdrilo” diska kaleratu zuten eta 2024an “Gu Han” diska. Beste bi diska kaleratu dituzte elkarlanean, 2024ean “Ezpalan Klan: mixtapea” La Bahiako lagunekin batera eta 2025ean “Hirukia” La Bahía taldeko Fatnikorekin batera.

Kokapena
Akerbeltz Gaztetxea
Akerbeltz Gaztetxea
https://www.instagram.com/mx_gazte_asanbladie/?hl=es
Bilaketa metodo berriak