EKHI LAMBERT + PANDA VALIUM

17
Urr
17:00
IRUN (GIPUZKOA)
LAKAXITA GAZTETXEA
Sarrera 8 euro

Hendaiako Borderline Fabrika, Hondarribiako Psilocybe eta Lotura elkarteak, eta Irungo Bloody mary elkarte eta Lakaxita gaztetxeak indarrak batu dituzte hiru eguneko egitarau musikala osatzeko. Ekimena eskualdeko eta inguruetako publikoeri musika programazio anitza eskaintzeko helburuz sortu zen eta lehen edizioarekin alderatuta, aurtengo honetan proposamen musikalak hiru egunez izango dira, ostirala, larunbata eta baita igandera ere zabalduko den programazioarekin. Mugaz bi aldeetako taldeak izango dira eszena gainean. Horretan jarri dute hautaketaren ardatza berriz ere, euskarazko, mugaz gaindiko eta emakumeek gidatutako proiektuen presentzian.

Festibalaren abiatzea ostiralean izango da Hendaia eta Irun lotzen dituen oinezko zubian Txaranga Urretabizkaiak egingo duen performanzearekin izango da. Horren ondoren, Borderline Fabrikan, zumaiako Bigboy taldea eta bilboko Rrucculla proiektuaren kontzertuak izango dira. Horren ondoren, Irungo Hazia gunean musika elektronikoa izango da. Larunbatean kontzertu bikoitza izango da, hasteko Psilocyben Ekhi Lambert, Mikosis eta Joseba B. Lenoir Gang- en kontzertuak izango dira eta jarraian Lakaxita gaztetxean PandaValium eta Adur- en zuzenekoak DJ saioak jarraiturik. Igandean Hendaiara buelta egingo du jaialdiak, Borderline fabrikan bi zuzeneko elektroniko izango baitira, batetik Reichmelt bilbotarra eta bestetik Nora Sigué Ziburutarra.

Kontzertuen sarrerak leku bakoitzean egongo dira salgai egunean bertan baita www.borderlinefabrika.eus helbidean ere. Hiru egunetarako bonoa ere izango da, 25€tan, salgai bloody Mary diskadendan, Etxebe, Depor, Hazia tabernetan, Borderline Fabrikan eta L’avant-propos liburudendan.

EKHI LAMBERT

Ekhi Lambert (Irulegi, 1990), Nafarroa Behereko abeslaria da. Donibane Garaziko Seitan folk taldean hasi zen 2014 urtean eta geroztik ez da gelditu.  2019ko urri bukaeran, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu zuen, hirukote moduan ‘Haustura’ lehen diskoa grabatu zuen Donostiako Elkar Estudioan. 2024 urtean ikusten du argia estudioko bigarrenak, Forbidden Colours diskoetxearen babesean. Eszena gainean sorkuntza eta kantu herrikoiak uztartuz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen ditu garaztarrak.

DISKOGRAFIA
📀 Haustura [2019] 📀 Inbasioak [2024]

Kokapena
Lakaxita Gaztetxea
Lakaxita Gaztetxea
Anaka Kalea, 20
20301 Irun
http://lakaxita.org/
Bilaketa metodo berriak