DANI NEL.LO + ORGAN TRIO
50eko hamarkadaren amaieratik, rhythm & blues eta jazz arloko saxofoi joleek indarrak batu zituzten organistekin soinu berritzaile bati bizia emateko. Lankidetza hori soinuaren amalgama indartsu batean gertatu zen, elementu gutxirekin eraikia. Berandu barik, formazio hauek ugaldu egin ziren, klubak eta dantzalekuak mukuru betez. Kolaborazio horietan oinarrituta, Dani Nel.lo musikari bartzelonarra proiektu fresko batean egon da murgildua , konposizio berriez hornitua eta talde berri baten laguntzaz: Gerard Nieto organoan, Jan Nieto kitar eta Ramon Angel Rey baterian nabarmentzen direla. Bric-à-Brac izeneko albuma aurkeztu dute kontzeptu hori albumaren errepertorioari aplikatuz. Dani Nel.lok konposizio berriak aurkeztu ditu bigarren eskuko doinuekin, riff bilduma batekin eta deskatalogatutzat har daitezkeen erritmoekin batera. Beren Bric-à-Brac organo hirukote tradizionalen soinu bereizgarriarekin jantzi nahi dute, ikuspegi berri bat emanez gaurdanik.
Dani Nel·lo lau hamarkada daramatza musikaren bide zirraragarrietan barrena. Saxofoi jolea, konpositorea, musika ekoizlea eta ekitaldi eszenikoen sortzailea. Bere pasioak eta konpromisoak gazte gaztetik eraman dute ibilbide aberats eta luze baten eta hainbat proiekturen alde. Los Rebeldes talde mitikoko kidea izan dugu, Nel·lo eta La Banda del Zoco taldeetako liderra izana, eta gaur egun Los Mambo Jambo taldekoa. Bakarka beste sei argitaratu ditu eta zuzenean zein estudioan hainbatekin kolaboratu du: Nick Curran, Nikki Hill, Los Lobos, Jackson Browne, Mike Sanchez, Barrence Whitefield, Bunbury, Loquillo, Ariel Rot, Kiko Veneno, Santiago Auseron, John Parrish, Rafael eta Raimundo Amadorrekin besteak beste. Antzerkirako, zinemarako eta publizitaterako konposatu du, eta soinuarekiko duen maitasunak beste artista batzuentzako ekoizpenaren mundu zirraragarrira ere eraman du. Zortzi denboraldi daramatza Jazz Watusi irratsaioa zuzentzen eta aurkezten iCat-en (Cat Radio). Bere saxoaren soinua eta bere konposizioak rhythm & bluesaren energiaren eta Noir Unibertsoaren soinuen artean oinarritzen dira, eta zuzenekoa beti da elektrizatzailea eta eragin gorenekoa.
Goienkale Kalea
Ermua