Burutik + Uda + Dj Putzu

19
Ira
22:30
ARRASATE (GIPUZKOA)
Arrasateko gaztetxea
Sarrera 5 euro

Irailaren 19an Arrasaten Aurrera Bolie eguna ospatuko da eta egun osoko egitarau politiko, sozial eta kulturala antolatu da. 22:30ean kontzertuak Gaztetxean. Pop-rock musika egiten duen Iruñerriako Burutik taldea eta Bizkaiatik punk freskoa egiten duten Uda taldeak izango ditugu oholtza gainean. Ondoren gaualdia dantzan amaitzeko DJ Putzu izango dugu. Sarrera 5 euroko balioa izango du. Gaztetxeko ateak 22:00etan zabalduko dira eta sarreren salmenta momentuan egingo da.

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

UDA

Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak) musikariek osatzen dute gaur egun UDA taldea, Bizkaiatik euskaraz abestutako Punk freskoa. 2023ko udaberrian lehen diska atera zute ‘UDA’ izenekoa, eta Corsarios Estudiosetan, Loloren eskutik grabatua eta nahastua. Zuzeneko batzuk eman ondoren, 2024ko uda eta udazkena bitartean ‘Ekaitza’ izeneko lana grabatzen da Koba Estudioan, Xanpek grabatua eta nahastua.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak