Burutik + Potato + Kaktus DJ
Legazpiko Santikutz jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako, eta bide horretan Txoznagunean kontzertuak antolatu dituzte gauero. Arratsean elektrotxarangak izango dira, eta gauak borobiltzeko disko jartzaileak.
Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.
Euskal Herriko musika liburuetan letra larriz idatzi beharreko izena da Potato taldearena. 1984 urtetik martxan, etenik gabe aritu izan dira Euskal Herrian zein munduan zehar reggae koloreko kantuak zabaltzen. Euskal Rock Erradikalaren garaian hasi zuten beraien ibilbidea, eta musikalki beste parametro batzuetan izan arren, emanaldi ugari eskaini zituzten, Cicatriz, La Polla Records edo Hertzainak bezalako rock eta punk taldeekin. Gerora, ez du etenik izan taldearen jardunak, baino bai izan dituzte geldiuneak eta batez ere taldekide aldaketak. Egun, Pako Pko abeslaria da taldeko hastapenetatik jarraitzen duen kide bakarra, eta berak eusti dio taldearen arimari urte hauetan guztietan. Bataz beste, 30 musikaritik gora igaro dira taldetik gaur egunerarte. Taldekideak aldatu diren arren, taldearen izaera mantendu da.
LEGAZPIKO TXOZNAK – MUSIKA EGITARAUA
APIRILAK 30 OSTEGUNA
23:30 Burutik + Potato + Kaktus DJ
MAIATZAK 01 OSTIRALA
19:00 Bide Batez erromeria
23:30 Berandu Baino Lehen + Txegebanda +Txekor
MAIATZAK 2 LARUNBATA
19.00 Tokan 2 La Polla
01:00 Kumbialari + DJ Davila