Burutik + Mugan

25
Api
21:00
ASTIGARRAGA (GIPUZKOA)
Erribera Kultur Gunea
Sarrera: 10 euro

Astigarragako KRAX kolektiboak lehenengo kontzertuan antolatu du Erribera Kultur Gunean, eta bide horretan Olaia Inziarte eta Burutik taldeen emanaldia prestatu du apirilaren 25 gauerako. Sarrerak dagoeneko salgai daude Bibe plataforma digitalean.

OHARRA:  Osasun arazoak medio Olaia Inziarte ez da ariko emanaldi honetan. Mugan taldea ariko da bere ordez.

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

Mugan

Donostian sortu zen Mugan taldea 2017 urte inguruan. Pablo Zurutuza musikariaren kantu zirriborro batzuetatik abiatu zen egitasmoa, eta banda formatua hartzen joan zen, gaur egun taldea osatzen duten sei musikariak batu arte. Musikalki garapena egon da taldean, eta hasieratako pop folk akustikotik, gaur egunean jorratzen duten pop rock melodikora egin dute bidai, beti ere, sustraiak ahantzi gabe, baino beti aurrera begira. Taldearen hastapenetan zenbait kantu zintzilikatu zituzten plataforma digitaletan, eta 2022 urtean ‘Bizirik ez bagaude’ lanak ikusi zuen argia, taldearen estudioko lehen lan luzea izango zena. 2023 urteko neguan iritsi zen ‘Aurrera ez den alde batera’ diskoa, non zazpi kantu berrietan zehar norabide berriak sumatzen ziren argiki. 2024 urtean ‘Kontzertu bat galerari’ emanaldi berezia eskaini zuten Añorgako zineman, eta irudi eta audioz grabatu zuten. Sarean ikus daiteke emanaldi osoa, eta bertan taldeak jasandako garapena ikus daiteke argiki.

DISKOGRAFIA

📀 ‘Bizirik ez bagaude’ (2022) 📀 ‘Aurrera ez den alde batera’ (2023) 📀 ‘Kontzertu bat galerari’ (2024)

Kokapena
Erribera Kulturgunea - Astigarraga
https://www.astigarraga.eus/eu/erribera-kulturgunea
Bilaketa metodo berriak