Borla
Urriaren 18an Katakun antolatu dugun “Palestina, Musika eta alternatibak” jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.
12:00tan, mahai ingurua:
Palestinaren aurkako genozidioaren aurrean kulturak eta musikak baduelako zer erran, eta boikot kulturala tresna izan daitekeen garai honetan, iritziak partekatu eta gogoetarako espazioa izanen da.
Hiru tadeetako ordezkariak izanen ditugu:
– Egun motelak, Iruñerriko musika kolektiboa.
– Musikariak Palestinarekin, Spotifyri boikota bultzatzeko plataforma.
– Erre, Musika komunitate autogestionatua
14:30tan, bazkaria.
Prezioa 8 euro eta bazkideentzat 5 euro.
Izena eman kataku@ni.eus helbidera idatziz urriaren 14a baino lehen.
18:00tan, kontzertua: Borla
Beraz, musika gustuko baduzu, kulturaren parte bazara, eta Palestinarekiko elkartasuna adierazteko bide berriak bilatzen badituzu, animatu parte hartzera!