Bisaiak

11
Eka
20:00
IRUÑEA (NAFARROA)
O-ko Andre Maria Plaza
Doako emanaldia

Kantu eta hitza musika zikloaren barnean Bisaiak taldea zuzenean ariko da O-ko Andre Maria Plazan. Emanaldia doakoa izango da eta 20.00etan hasiko da.

Bisaiak

Bisaiak 2023. urtean Iruñerrian jaiotako taldea da, eta hainbat musika estiloren eragina badu ere, reggae erritmoak dira bere kantu gehienen ardatza. Nafarroan zehar hainbat emanaldi eskaini eta gero, 2025 urtean argitaratzen dute iraupen luzeko lehen lana, bederatzi kantu biltzen dituen ‘Porlanezko lorea’ diskoa. Honako hauek dira Bisaiak taldeko kideak: Oier Alsua (baxua), Aitana Lakuntza (tronboia), Eneko Aguerri (bateria), Adriana Lorenz (saxofoia), Imanol Burguete (tronpeta), Arrate Bacaicoa (ahotsa), Xabier Olano (teklatuak) eta Irene Beltza (gitarra).

DISKOGRAFIA
📀 Porlanezko lorea [2025]

Kokapena
O-ko Andre Maria plaza
Bilaketa metodo berriak