Bengo + Gére

12
Ira
20:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Zumardiaundia
Doako emanaldia

Irailaren 11 eta 12an Kultura Plazara ekimenaren asteburua izango da Tolosan. Zumardiaundian kokaturiko gunean musika izango da ngusi, baino bestelakoak ere ikus entzun ahalko dira, antzerkia edo dantza kasu. Horrez gain, ez da jakitekorik ez edatekorik faltako.

Bengo

Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo deituraren atzean. Gaztea izan arren dagoeneko hamarkada bat darama musika eszenan, bidean zuzeneko emanaldiak eta kantuak tartekatzen.  Diskografia oparoa batu du musikariak urte hauetan guztietan, eta egun lan berria aurkezten ari da kontzertuetan, non bere ibilbidea errepasatzen duen zuzeneko banda lagun. Izan ere, musika bideko estudioko hirugarren emaitza da ‘Belharra’, 2019 urteko ‘4 Taupada’ eta 2023ko ‘Bizirik’ lanen segida naturala. Rapean eta hip hop kulturan eman zituen lehen pausoak Bengok, denboraren poderioz musika territorio berrietan murgildu da, egun ‘musika urbanoa’ deitzen den zaku handi horretan kokatuz. Finean pop giroetan sakontzen du Bengok hirugarren emaitza honetan, ahots melodia goxo eta hitz errepika ederrekin.

KULTURA PLAZARA 2026 – TOLOSA – KONTZERTUAK

IRAILAK 11 OSTIRALA
20.00 Mugan
22:00 Bele

IRAILAK 12 LARUNBATA
13:00 Kattalin eta nenufarrak
20:00 Bengo
22:00 Gére

Kokapena
Zumardiaundia - Tolosa
Zumardiaundia - Tolosa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak