Basapiztiak + Xiberoots + Hazas + DJ Doy
2024 urtean abiatu zuen Ander Hazas-ek bere musika bidea kantu batzuk sareetan zintzilikatuz. Horietako bat Jagoba Mendizabalekin egin zuen, eta gerora zuzenean aritu ziren biak kontzertu biran Beñat Bobillo gitarra-jole lanetan aritu zelarik. Egun, bakarkako bidean ari da musikari talde bat agertokian lagun, doinu urbanoak, trapa eta bestelakoak nahasten kantu fresko eta dantzagarrietan. Egun ‘Parranda Tour’ biran murgildua da bere kantu berriak zuzenekoetan aurkezten.
Xiberoots Zuberoaren bihotzean, Maulen, taupada bakar batekin jaio zen: euskal tradizioaren eta reggaearen erritmo biziaren batasuna. Soinu bidaia da Xiberoots. Bere doinuek Euskal Herriko taupada tradizionaletik edaten dute eta txalaparta eta trikitixa baxu funkyen, pultsu elektronikoen eta 70eko hamarkadako oihartzun progresiboen artean ageri dira. Soinu organikoa da, mestizaje naturala, non herentziak eta modernitateak groove beraren konpasean dantzatzen duten.
DISKOGRAFIA
Maule muffin [2019]
Honki jina [2021]
Zer agitüko [2025]