BARRENCE WHITFIELD & MFC CHICKEN

22
Aza
19:00
SORALUZE (GIPUZKOA)
Antzokia
Sarrera 15 euro

Azaroan Blues Hotsak jaialdia ospatuko da Soraluzen, eta zuzeneko musika nagusi izango da herriko gune, kale, eta antzoki ezberdinetan.

BARRENCE WHITFIELD & MFC CHICKEN
Barrence Whitfield artista basati eta indartsua da, 40 urte joak dituela daramatza ahots-interpretazio leherkorrak eskaintzen, oraindik jardunean eta sasoi betean dauden azkenetako oihulari bat dugula. Hala The Savages-ekin nola bakarka, Barrencek dena eskaintzen du, eta orain lagun dauka MFC Chicken frat rock and roll talde ederra, haiekin errepasatuko du gazte garaiko errepertorioa, The Savahes-ekin batera hasi zenekoa. Barrence eta Spencer Evoy, MFC Chicken-eko lider eta saxofoi-jolea aspaldiko ezagunak dira, maiz egin dute lan elkarrekin. Aspaldi ez dela, Spencerrek Barrenceko azken LPan gonbidatu gisa hartu zuen parte Savages-ekin, “Glory” saxo baritonoa joz eta Europan zein Estatu Batuetan egindako biretan kolaboratuz. Barrencek eta MFC Chicken-ek duela urte batzuk Erresuma Batuko Rhythm Riot-en lehen aldiz elkarrekin jo ondoren hain pozik amaitu zuten, ezinezkoa gertatu zitzaien ez errepikatzea, alegia, penintsulako bira hiri honetan amaitu behar. Barrence Whitfield eta MFC Chicken ezagutzen badituzu, badakizu latza izango dela!

Kokapena
Plaza Zaharra - Soraluze
Plaza Zaharra - Soraluze(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak